Multiplexazio |
---|
Modulazio analogikoa |
Atzeko gaiak |
Denbora-zatiketa bidezko multiplexazioa, ingelesez Time-division multiplexing (TDM), amankomuneko bide baten bitartez, seinale desberdinak transmititzeko eta jasotzeko ahalbidetzen duen teknikari deritzo. Datuak bidaltzeko transmisioa luzera berdineko denbora tarte desberdinetan banandu egiten da. Tarte bakoitza komunikazio bati esleitzen zaio eta era horretan, tartearen txandakatzea errepikatu egiten da denbora zehar. Teknika hau gauzatu ahal izateko komunikazioaren muturretan kommutadore bana jartzen da denboran zehar zein komunikazioa transmititzeko gai den adierazteko. Denbora-zatiketa bidezko multiplexazio teknika erabil daiteke seinaleak transmitituko diren baliabidearen abiadura bitarra transmititu nahi den seinalearen abiadura bitarra baino handiagoa baldin bada. Seinaleak multiplexatzeko teknika hau XIX. mendearen amaieran garatu egin zen telekomunikazioetan telegrafia sistementzat, baina bere ohiko aplikazioa XX. mendearen bigarren erdian aurkitu zen telefonia digitalerako.